AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da soldatapean, oraingoan, Azpeitian

Kamioi bat deskargatzen ari zela, metalezko hodi batzuk erori dira ibilgailutik, eta azpian hartu dute behargina. Aurten soldatapean bizia galdu duen bederatzigarren langilea da Euskal Herrian.

Gaurkoan beste langile bat hil da lan-istripuz Euskal Herrian, kasu honetan, Azpeitian (Gipuzkoa). Amue kalean kamioi bat deskargatzen ari zela, metalezko hodi batzuk jausi dira ibilgailutik, eta azpian hartu dute langilea. 15:15 aldera izan da, ta larrialdi-zerbitzuak bertaratu diren arren, bertan zendu da behargina.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bederatzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Soraurenen (Nafarroa) izan zen azkeneko hilketa: plastikoak birrintzeko makina batek harrapatu zuen behargin bat.

Bederatzi heriotza horietaz gain, urtarrilean hil zen Mungiako (Bizkaia) Brunnschweiler enpresarentzat jarduten zuen langile ohi bat. Lanean amiantoa arnastu zuen hamazazpi urtez.

Gaurkoan mobilizazioekin jarraitzen dute Aiaraldeko langileek
Tubacexeko langileek 23 egun bete dituzte greban kaleratze masiboaren aurka, eta itxiera iragarpenaren aurrean, borrokan ari dira Valvospain enpresako beharginak ere. Gaurkoa mobilizazio eguna da, beraz, Aiaraldean, kaleratzeen aurka. Egun osoan zehar egingo dituzte mobilizazioak, Laudion zein Amurrion.