AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da Trapagaranen, lan-istripuz

Lantegi bateko atean harrapatuta geratu zen atzo behargina, eta bertan zendu zen. Egun berdinean, beste lan-heriotza bat izan zen Santurtzin.

Atzo iluntzean, 19:30ak aldera, lan-istripu larri bat izan zuen langile batek Trapagaranen (Bizkaia). Behargina harrapatuta geratu zen Ugarte industriaguneko lantoki bateko atean, eta larriki zauritu zen. Osasun-arretako langileak bertaratu ziren arren, hil egin zen zauritua. 29 urte zituen, eta Iveco Bomloy enpresarentzat jarduten zuen soldatapean.

Egun berdinean, bizia galdu zuen garraiolari batek, gidatzen ari zen kamioiak Santurtzin (Bizkaia) su hartu ostean. Urtarrilaren 9an, beraz, bi behargin hil ziren soldatapean lanean ari zirela. Euskal Herrian, 2024a hasi zenetik argitara atera diren aurreneko bi lan-heriotzak dira.

Azken 96 egunetan, sionistek 23.000 palestinar baino gehiago erail dituzte Gazan
58.000 baino gehiago dira zauritutako palestinarrak, eta Gazako Zerrenda sarraskitzen jarraitzen dute sionistek. Palestinako erresistentziarekin elkartasunez eta sionismoaren kontra, Euskal Herrian hainbat mobilizazio izango dira datozen asteetan.