AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste pertsona bat aurkitu dute hilik Zaballako kartzelan

"Errespetu-moduluan" zegoen gatibu 35 urteko gasteiztarra, eta gaur goizean topatu dute hilik. Espetxeak Jaurlaritzaren eskumenekoak direnetik, gutxienez bederatzi pertsonak galdu dute bizia EAEko presondegietan.

Gaur goizean, Zaballan (Araba) preso zegoen pertsona bat aurkitu dute hilik bere ziegan. Itxura denez, 35 urteko gasteiztar bat da hildakoa, eta "errespetu-modulu" deituriko batean zegoen gatibu; badirudi tratamendu psikiatriko bati lotutako medikamentuak hartzen ari zela. Oraingoz, ez dute bere heriotzaren arrazoia argitu.

Arabako Salhaketa kolektiboak jakinarazi duenez, suizidioen aurkako protokoloa ezarri zioten gizonari, eta beste pertsona batekin partekatzen zuen zelda. Azken heriotza salatzeko, protestara deitu du elkarteak: kontzentrazio bat antolatu du hurrengo asteazkenerako, hilaren 19rako, 13:00etan Gasteizko (Araba) Andre Mari Zuriaren plazan.

Eusko Jaurlaritzak 2021ean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen eskumena hartu zuenetik, gutxienez bederatzi lagunek galdu dute bizia bertako espetxeetan. Joan den urtarrilaren amaieran, gainera, Iruñeko (Nafarroa) presondegian hil zen beste pertsona bat, droga gaindosi baten eraginez, antza. 2012tik 2024ra bitartean, gutxienez hamar lagunek galdu zuten bizia Iruñeko kartzelan.

Jubilatuen mobilizazioa bortizki erreprimitu du Argentinako Gobernuak
Gutxienez 125 lagun atxilotu eta 45 zauritu ditu Poliziak Buenos Airesen: Pablo Grillo kazetaria oso larri dago. Pentsiodunen defentsan atera dira kalera hainbat futbol-taldetako zaleak, besteak beste.