AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste sei preso politiko tokialdatuko dituzte

Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak jakinarazi du bost euskal preso politiko lekualdatuko dituztela: Irantzu Gallastegi, Xabier Garcia, Angel Lopez Anta, Aitor Olaizola eta Xabier Zabalo. Israel Clemente GRAPOko preso politikoa ere mugituko dute.

Sei lekualdaketaren berri eman du Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak. Jakinarazi du, hain zuzen, bost euskal preso politiko eta GRAPOko preso politiko bat tokialdatuko dituztela aurki.

Huelvako espetxetik Estremerara (Madril) mugituko dituzte Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia. Haiek kontuan hartuta, une honetan guztira lau euskal preso politiko daude gatibu Huelvan. Dena den, laurak lekualdatuko dituzte laster, eta aurrerantzean ez da euskal preso politikorik izango han.

Bestalde, Aitor Olaizola eta Xabier Zabalo Logroñora eramango dituzte, euskal preso politiko gehien dauzkaten presondegia. Orain arte Dueñas-Palentzian izan dute Olaizola, eta Valladoliden Zabalo. Zabalo tokialdatuta, Valladoliden ere ez da euskal preso politikorik egongo hemendik aurrera.

Angel Lopez Anta ere mugituko dute. Haren kasuan, Mansillatik (Leon) Zaballara (Araba) mugituko dute.

Israel Clemente GRAPOko preso politikoari dagokionez, Botafuegosetik (Algeciras) Mansillara lekualdatuko dute. Leon da Clementeren jaioterria.

Zauritua izan da langile bat Arrankudiagan, zuhaitz bat gainera erorita
Orozkoko (Bizkaia) ordainlekutik gertu jazo zen lan-istripua atzo eguerdian. Behargina helikopteroz eraman behar izan zuten ospitalera.