AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi behargin kaleratuko dituzte Araiako LYRSA lantegian

"Arrazoi ekonomikoak" argudiatuta eta Covid-19 birusak sortutako krisia medio, bi langile kanporatuko dituzte Lajo y Rodriguez S.A. enpresan.

Arabako Alea-k jakinarazi duenez, bi langile kaleratuko dituzte Araiako (Araba) Lajo y Rodriguez S.A. (LYRSA) fabrikan. 24 eta hamar urte egin dituzte bertan bi beharginek, baina orain, "arrazoi ekonomikoei" erreferentzia eginez eta Covid-19 birusaren hedapenak eragindako krisia tartean, kanporatu egingo dituzte.

Urtarrilean erosi zuen LYRSA Frantziako Estatuko Derichebourg taldeak, eta LAB sindikatuaren arabera, bi urtez Araiako plantilla osoa mantenduko zuela adierazi zuen enpresak.

Bestalde, LABek salatu du enpresak zortzi milioi euro baino gehiago banatu dituela dibidenduetan 2017. urtetik hona, merkataritza erregistroan jaso dutenez.

Mercedesen Gasteizko lantegiak erregulazio txostenak aurkeztu ditu, 14 beharginek Covid-19aren frogetan positibo eman ostean
Ekoizpena langileen ekimenez geldiarazi eta gero, 5.000 beharginei eragingo dieten lan-erregulazio txostenak osatu ditu enpresak. Patronala ez dago dosierren nondik norakoak negoziatzera behartuta, eta ez du langilegoari kalteordainak eskaintzeko borondaterik. 300 baino gehiago dira sintomak aurkeztu ostean etxean berrogeialdia igarotzen ari diren enplegatuak.