AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi dira Azpeitiko Elegante Egunean salaturiko sexu-erasoak

Igandean izan zen Elegante Eguna herrian, eta gutxienez bi emakumeri eraso zietela jakinarazi dute. Erasotzaile berdinak egin zituen bi erasoak, antza.

Sexu-eraso baten berri eman zuten astelehen goizean Azpeitian (Gipuzkoa). Inauterien barruan, Elegante Eguna izan zen igandea, eta emakume bat bortxatu zutela azaldu zuten hurrengo egunean. Handik gutxira, bigarren sexu-eraso baten berri eman zuten hainbat hedabidek: beraz, gutxienez bi emakumeri eraso zieten Azpeitian joan den igandean.

Gizonezko bat atxilotu zuten atzo bertan, bi erasoekin lotuta. Ikerketapean omen daude erasoak.

Estatuen erreforma autoritarioari buruzko jardunaldi bat egingo du martxoan EHKSk
Martxoaren 16rako jarri du hitzordua, Donostian. Hizpide izango ditu, besteak beste, tentsio inperialisten gorakada, protestaren eta antolakuntza politikoaren aurkako jazarpena, faxismoa, eta estatuen erreforma autoritarioa bera.