AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakumeri eraso diete Astigarragan eta Gasteizen

Astigarragan, emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek, eta Gasteizen, gasolindegi batean eraso dio beste emakume bati bere bikotekideak.

31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba) joan den asteartean, gasolina-zerbitzugune batean zeudela, bere bikotekideari eraso egiteagatik. Iluntzean izan zen, 20:00ak aldera, eta lekuko batek hots egin zuen gertatzen ari zenaz ohartarazteko. Une horretan eraman zuten atxilo erasotzailea.

Aurreko ostiralean, bestalde, Astigarragan (Gipuzkoa) atzeman zuten gizonezko bat, beste emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Aske utzi zuten, epailearen aurretik igaro ostean.

Erregai fosil eskasia iragarri du IEAk, eta "bukaeraren hasieraz" ohartarazi du
Petrolio, ikatz eta gas eskariak 2030a baino lehen goia joko duela uste dute, eta gertu dagoela baliabide horien amaiera.