AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi emakumeri eraso egin diete Gasteizen

Haien bikotekideek eraso diete bi emakumeei, eta atxilotu egin dituzte bi gizonezkoak.

Asteazkenean haien bikotekideei erasotzeagatik atxilotu zituzten Gasteizko (Araba) bi gizon; 30 urte ditu batek eta 39, aldiz, besteak. Bi kasuak gaueko 22:00 aldera izan ziren.

Adurtza auzoan izan zen erasotua emakumeetako bat. Kalean aurkitu zuten, jasandako biolentzia fisikoaren aztarnekin. Emakumearekin eztabaidatu zuela onartu ondoren eraman zuten atxilo haren bikotekidea.

Bigarren kasuari dagokionez, poliziari deitu zion erasotua izan zen emakumeak, bere bikotekideak mehatxatu, iraindu eta etxetik ateratzea ukatu ondoren.

Bi hilabeteko kartzela zigorra jaso du Hendaian gose greban ezpainak josi zituen migratzaileak
Baionako Auzitegiak presondegian bi hilabete igarotzera zigortu du 33 urteko gizon tunisiarra. Bi aldiz ukatu diote egonaldi-baimena.