AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile erailak, Amurrioko eta Urnietako obra banatan

Kamioi batek kolpatuta hil da langile bat Urnietako kiroldegiko eraberritze lanetan, eta Amurrion aldamio batetik amilduta galdu du bizia beste behargin batek. Urtea hasi zenetik, gutxienez 51 langile hil dira soldatapean lanean ari zirela.

Gaur, goizaldean, bizia galdu du Urnietako (Gipuzkoa) kiroldegiko eraberritzeko lanetan jarduten zuen behargin batek. Dirudienez, hormigoia botatzen ari zela, oreka galdu du kamioiaren besoetako batek. Langilea jo du orduan, eta kolpearen ondorioz hil da.

59 urte zituen beharginak, eta azpikontratatutako enpresa batentzat ari zen lanean; hain zuzen, Pavimentos Tecnologicos Zarra enpresarentzat.

Bestalde, gaur goizean, Amurrioko (Araba) etxebizitza bateko obran hil da beste langile bat. Aldamio batetik erori da 10:30ak aldera. 54 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, 2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 52 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Bilboko Leninen Txokoa hustu du poliziak
Pasa den ostiralean hustu zuten Errekalde auzoko Leninen Txokoa, inolako aurreabisurik gabe eta barruan zeuden kideak zein babesa ematera bertaratu ziren pertsonak jazarriz.