AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi langile zauritu dira Eibarko obra batean

Etxebizitza batzuk eraikitzeko lanetan ari ziren beharginak, eta erori egin da solairuetako baten egitura. Larri zauritu da haietako bat.

Gaurkoan eraikuntzako bi langile zauritu dira Eibarren (Gipuzkoa), etxebizitza batzuk eraikitzeko obra batean lanean ari zirela. Dirudienez, aurreneko solairuaren egituraren gainean zeuden beharginak egitura jausi denean; hala, beheko solairura erori dira biak. Larriki zauriturik dago langileetako bat.

2022. urtea hasi zenetik, gutxienez 69 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela, lanpostura bidean edo lanetik bueltan.

Eraikuntzako lan-esplotaziorako sare bat atzeman dute Donostian
Langile migratzaileak behartzen dituzte hamasei orduz lan egitera, eta bizitokia edota mantenua kentzen diete kexatuz gero. Sare horren parte diren bi enpresaburu atxilotu dituzte Donostian.