AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bi neska adingabe taldean bortxatu dituzte Logroñon

13 eta 17 urte arteko gutxienez zazpi gaztek eraso diete bi neskei. Aurreko igandean izan zen erasoa, eraikin bateko sotoan.

Talde bortxaketa baten berri eman dute aste honetan Logroñon (Errioxa). Joan den igandean, arratsaldez, 12 eta 13 urteko bi neska bortxatu zituzten gutxienez zazpi mutilek. Zenbait hedabidek, ordea, erasotzaileak hamar edo hamabiraino izan daitezkeela esan dute. Adingabeak dira haiek ere: 13 eta 17 urte artean dituzte.

Hainbat iturriren arabera, erasotzaileetako bat bizi den etxebizitza-eraikineko soto moduko batean izan zen erasoa. Sarri joaten ziren hara mutilak, eta, sare sozialen bidez, bertaratzeko eskatu zieten bi neskei. Iritsi zirenean, taldean eraso zieten eta bortxatu egin zituzten.

Iluntzean lortu zuten neskek sototik alde egitea, eta laguntza eskatu zuten. Polizia sotora joan zenean, han zeuden oraindik erasotzaileetako batzuk. Oraingoz, zazpi bortxatzaile identifikatu dituzte: atxilotu egin dituzte horietako bost, eta horietako bi adingabeentzako zentroetan sar ditzatela agindu du epaileak. Bi neskekiko urruntze-agindu bat ezarri die beste hirurei. Gainontzeko bi erasotzaileei, baina, ezin omen diete kargurik leporatu, 14 urte baino gutxiago dituztelako.

Lau eguneko lan-astea probatuko dute Espainiako Estatuan ere
Proba pilotu bat jarriko du martxan Espainiako Estatuak datozen bi urteetarako. Industria sektoreko enpresetara bideratu du ekimena.