AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bidarten emakume bat hiltzen saiatu da haren senarra

Joan den larunbat gauean saiatu zen gizona haren emaztea hiltzen. Gaur goizean atxilotu dute erasotzailea.

Gaur goizean Frantziako Poliziak gizon bat atxilotu du Bidarten (Lapurdi), bere emaztea hiltzen saiatzeagatik. Berria-ren arabera, larunbatetik iganderako gauean ahalegindu zen emakumea hiltzen, "ehizarako arma batekin".

Emakumea ospitalean dago larunbat gauetik, eta Baionako (Lapurdi) prokuradore Jerome Bourrierren arabera, "ez dago hiltzeko arriskuan".

Hilketa matxistak aurten

Urtarrilaren 4an emakume baten hilotza topatu zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta otsailaren 12an emakume bat hil zuen haren senarrak Sestaon (Bizkaia); apirilaren 14an, Miarritzen (Lapurdi), gizon batek bere bikotekidea tiroz hil zuen.

Barañaingo Gazte Asanbladak eta GKSk jazarpen polizialaren aurka mobilizatzera deitu dute maiatzaren 7rako
Barañaingo (Nafarroa) lakuan izango da kontzentrazioa, arratsaldeko 19:00etan. Barañaingo GKSren eta bertako gazte asanbladaren elkarlanaren emaitza da deialdia.