AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bidasoko Gazte Langileon Asanblada sortu dute

"Gazte langileok inoiz baino arrazoi gehiago ditugu antolatu eta espazio propioak sortzeko", azaldu dute aurkezpenean. Udako deialdietara adi egotera deitu dute.

Gazte Langileon Asanblada sortu dute Bidasoan, aurreko astean aurkezpen-bideo baten bidez jakinarazi zutenez. "Gazte langileok inoiz baino arrazoi gehiago ditugu antolatu eta espazio propioak sortzeko", diote aurkezpenean. Seinalatu dute, esaterako, "lan prekario batetik bestera gabiltzan bitartean", garestitzen ari direla "alokairuak, aisialdia, oinarrizko produktuak" eta abar.

Bidasoan, hain justu, "bereziki turismoak zeharkatzen du hori guztia", asanbladako kideek ohartarazi dutenez: "Gutxi batzuen intereseko negozioak bultzatzen dituzten bitartean, gu ezin gara emantzipatu, ez dugu non elkartu, eta ez gara gai dinamika sozial kontsumista eta despolitizatuarekin hausteko".

Aldarrikatu dute "egoerari kritikoki erantzuteko beharrak eta instituzioetatik kanpo antolatzeko grinak" eraman dituela Bidasoko Gazte Langileon Asanblada eratzera, eta hurrengo deialdiei adi egotera deitu dute: "Bero dator udara".

Ertzaintzak gazte bat jazarri du Portugaleten, pegatina bat dela-eta
"La mejor bandera, sin cipayos la trainera. Aupa Jarrillera. 1312" dioen pegatina bat zeraman gazteak, eta hainbat ertzainek inguratu zuten komunera bakarrik joan zenean. Iraindu, umiliatu, mehatxatu eta isundu egin zuten.