AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bigarrenez egin dute Egun Antifaxista Baionan

Larunbatean izan zen Egun Antifaxista Le Bistroten: faxismoaren gorakadaz eta adierazpen faxistei aurre egiteko borrokaz jardun zuten hainbat saiotan.

Baionan (Lapurdi) iaz egin zuten Egun Antifaxista lehenengoz, eta bigarren edizio bat izan da aurten: joan den larunbaterako, urtarrilaren 18rako, antolatu zuten egitaraua. Le Bistroten eta Epaiskan egin zituzten Egun Antifaxistako ekimenak. Hain justu, bi hitzaldi izan ziren lehenengo, eta zenbait musika-emanaldi horren ondotik.

15:00etan hasi zen egitaraua, Le Bistroten, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren (EHKS) hitzaldi batekin. Faxismoaren gorakadaren inguruan aritu zen. Ondoren, adierazpen faxistei aurre egiteko borrokari buruzko mahai-inguru bat izan zen, hainbat partaiderekin: Donostia Antifaxista, Bidasoko Gazte Langileon Asanblada eta Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialista (GKS). 21:00etatik aurrera gaualdia egin zuten Epaiskan, Werewolf Color Orchestra eta DBO DJaren eskutik.

66 urteko langile bat lan-istripuz zauritu da Tafallan
Tailer mekaniko batean, bi metroko altueratik erori da behargina. Aurten, gutxienez hiru lan-heriotza izan dira jadanik.