AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar ere Palestinaren alde mobilizatuko dira hezkuntzan

Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egin ditu deialdiak IAk, eta unibertsitatean ere mobilizatzera deitu dute Palestinarekin elkartasunez jarduten duten sareek. Beste lurralde batzuetan ere borroka-egunak izango dira: Palestinaren askatasuna aldarrikatuko dute, besteak beste, CJSk eta OJSk.

Hainbat lurraldetan mobilizatuko dira bihar Palestinaren askatasunaren alde eta Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen kontra. Euskal Herrian ere egin dute protestarako deia: bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean antolatu dituzte hainbat mobilizazio.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxetan egin ditu deialdiak. Azpeitian (Gipuzkoa), Baionan (Lapurdi), Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba), Irunen (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa) nahiz Oreretan (Gipuzkoa) izango dira ikasleen protestak, urriaren 7aren lehen urteurrenaren atarian.

Unibertsitatean, berriz, ikasleak zein irakasleak mobilizatuko dira. Aurreko ikasturtean sortu ziren Palestinarekin elkartasunez lan egiteko sareak, eta horiexek egin dituzte biharko protesta-deialdiak. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Gasteizko, Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioako (Bizkaia) campusetan antolatu dituzte protestak.

Esan bezala, beste hainbat lurraldetan ere borroka-eguna izango da biharkoa. Palestinaren askatasuna exijituz eta estatu sionista zein Mendebaldeko bere konplizeak (tartean Espainiako Gobernua) seinalatuz, kalera irteteko deia egin dute, esate baterako, Coordinadora Juvenil Socialistak (CJS, gazteleraz) eta Kataluniako nahiz Valentziako Organització Juvenil Socialistak (OJS, katalanez).

Portugaleteko H&Mko langileek greba egingo dute
Biharko eta larunbaterako deitu dute lanuztera, eta urriaren 4an, 5ean eta 11n berriro joko dute grebara. Kaleratuak izateko arriskuan daude Ballonti merkataritza-guneko 29 langile, eta haiekin elkartasunez ari dira Arteako, Bilboko COSeko eta Zubiarteko beharginak ere.