AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar estreinatuko dugu 'Belarrijana' podcasta

22:00etan argitaratuko dugu lehen atala, Youtube eta Spotify plataformetan.

Podcast bat ekoizteari ekin dio GEDAR LANGILE KAZETAk: Belarrijana. Bihar bertan aterako da argitara aurreneko saioa, gaueko 22:00etan, eta podcastaren asmoak argituko ditugu apurka-apurka. Youtube eta Spotify plataformetan ikusi eta entzun ahal izango da saioa.

Ertzaintzak Mugimendu Sozialistako bi militante jazarri ditu
Kalez jantzitako bi poliziak eta Ertzaintzaren patruila batek atxiki zituzten, ostatu batetik irteten ari zirela; bere izenez deitu ostean, ertzainek eurekin eraman behar zutela esan zioten militanteetako bati. Gazteak hotelean erregistratzean jakinarazpen bat jaso zutela argudiatu zuen Poliziak, nahiz eta ez daukaten euren kontrako inolako auzirik irekita. Ez da Poliziak Mugimendu Sozialistaren kontra halako jazarpen-mekanismoak erabiltzen dituen lehen aldia; oraingoan, baina, militante baten sakelako telefonoko datu pertsonaletara sarbidea izateko mugimenduak egin ditu, antza.