AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bikotekide ohiak eraso egin dio emakume bati Irunen

Emakumearen etxebizitzako atea bortizki ukabilkatuta barrura sartzea lortu zuenean, gainera jauzi egin eta lepotik heldu zion; gero, burua lurraren kontra jo zion behin eta berriro. Emakumeak etxetik irtetea lortu zuenean, gizonezkoak atzetik jarraitu eta ezkaratzean eraso egin zion berriro. Laguntza deiei erantzunez lagun bat tokira bertaratu zenean, ataritik ihes egitea lortu zuen erasotuak.

Iragan larunbatean, martxoak 7, emakume bati eraso egin zion bikotekide ohiak Irunen (Gipuzkoa). Emakumearen etxebizitzan hitzordua jarri zuten biek, gizonak ordaindutako sexu harremanak izateko. Amaitu zutenean etxetik alde egin zuen gizonezkoak, baina handik gutxira itzuli zen, mugikorra ahaztu zuela esanez. Orduan gertatu zen erasoa.

Erasotzaileak bortizki ukabilkatu zuen atea berriro barrura sartzeko, eta lortzean, emakumeari jauzi egin zion gainera. Lepotik heldu eta burua lurraren kontra jo zion behin eta berriro; gero, sexu erasoa egin zion.

Bere burua babesten saiatu zen emakumea, eta azkenean, etxebizitzatik irtetea lortu zuen. Atzetik jarraitu eta eskaileratan harrapatu zuen gizonezkoak, eta mugikorra kendu zion hots egiteko aukerarik izan ez zezan. Ezkaratzean, behin eta berriz astindu eta heldu zuen emakumea.

Dena den, aurretik, lagun bati laguntza eskatzea lortu zuen emakumeak. Gizonezkoa atarian emakumeari eraso egiten ari zenean agertu zen haren laguna, eta bideoz jaso zuen gertatzen ari zena. Azkenean, bertatik ihes egitea lortu eta inguruko lokal batean babestu zen erasotua.

Bost eraso

Honekin, gutxienez bost dira azken egunotan Euskal Herrian salatu dituzten erasoak. Atzo; Hernanin (Gipuzkoa) eta Muskizen (Bizkaia) jazotako sexu erasoen berri eman zuten; asteartean, jakinarazi zuten Bilboko (Bizkaia) gimnasio batean egin ziola eraso entrenatzaile batek emakume bati; eta astelehenean, Donostiako (Gipuzkoa) aparkaleku batean gizonezko batek bi emakumeri eraso egin ziela azaldu zuten hedabideek.

Bihar mobilizazioa egingo dute Santurtziko bi garbiketa enpresatako emakume langileek, haien aurkako jazarpena salatzeko
Duela hilabete batzuk ekin zioten borrokari Limpiezas Lombide eta Limpiezas Sirkari enpresetako beharginek, lan baldintzen hobekuntzaren alde. Salatu dutenez, jazarpenarekin zein errepresioarekin erantzun dute enpresek. Bizi duten egoera salatzeko eta aldarrikapenak kaleratzeko mobilizazioa egingo dute bihar garbitzaileek, Kabiezesetik hasita.