AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bikotekidea erasotzeagatik gizon bat atxilotu dute Bermeon

Bikotekideari eraso egitea leporatuta gizon bat atxilotu dute Bermeon (Bizkaia).

Erasoa jasan zuen emakumeak eman zuen erasoaren berri asteazken gauean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera. Erasotzaileak hainbat muturreko eman zizkiola eta arnasa hartzea saihesteko saiakera egin zuela salatu zuen indarkeria jasandako emakumeak. Etxetik ihes egitea lortu ostean jarri zen harremanetan poliziarekin. Tratu txar fisikoak ez ezik, tratu txar psikologikoak ere jasan izan dituela salatu zuen emakumeak. Horren ostean atxilotu zuten gizonezkoa, genero indarkeria leporatuta.

Eman diete hasiera Nafarroako Gazte Topaketei
‘Sarea ehundu, elkartasuna antolatu’ lemapean, Berriozarren eta Errotxapeako Gaztetxean egingo dituzte aurtengo Nafarroako Gazte Topaketak. Bi eguneko egitaraua prestatu dute gazte asanbladek eta bestelako gazte kolektiboek, “herrien arteko elkartasuna antolatzea, proiektuak ezagutzea, indartzea eta Nafarroa mailan sarea ehuntzea” ipar. “Langileriaren antolakuntzaren beharra” azpimarratu dute.