AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko azken eraso matxista salatu du Itaiak

Atxurin, adin txikiko neska bat bahitu du gizon batek, eta sexualki eraso dio. "Indarkeria matxistaren aurrean, ezinbestekoa da kaleak hartzea eta erantzun irmoak antolatzea", esan dute Itaiako kideek.

Berriki eman dute Bilbon (Bizkaia) urtarrilaren bukaeran izandako eraso matxista izugarri baten berri. Gizonezko batek adin txikiko neska bat bahitu zuen Atxuri auzoan, eta Zorrozaurreko pabiloi batean izan zuen 24 orduz. Bertan, sexualki egin zion eraso. 16 urte besterik ez ditu erasotua izan zen emakumeak, eta adimen urritasuna du.

Gertatutakoa salatzeko, mobilizazio bat antolatu zuen Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak: gaur arratsaldean egin dute protesta bat Atxurin bertan, Enkarnazio Plazan, Indarkeria matxistari aurre egin. Matxismoaren aurka borrokatu lelopean.

"Indarkeria matxistaren aurrean, ezinbestekoa da kaleak hartzea eta erantzun irmoak antolatzea, erasotzaileen inpunitatea borrokatuz eta erasoen aurkako borroka guztion ardura dela adieraziz", aldarrikatu dute gaurkoan Itaiako kideek. Ezinbestekotzat jo dute matxismoaren kontrako borrokan emakume langileek "lehen lerroa hartzea" eta beren arteko "antolakuntza garatzea".

Militarren eta polizien ia %50ek Vox edo Alvise babesten dute
CISen datuen arabera, bi alderdi horiek jendarte orokorrean baino hiru aldiz babes handiagoa dute Estatuko Segurtasun Indarren eta Kidegoen artean.