AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Erriberan hamahiru pertsona migratzaile jazarri dituzte

Aurreko ostegunean kanporatu zituzten bizitoki modura erabiltzen zuten industria-nabetik, eta deportatzeko espedientea ireki zieten; ez daukate paperik gaur-gaurkoz.

Joan den astelehenean protesta bat izan zen Deustuko (Bilbo, Bizkaia) Frank Gehry zubian, Inor ez da ilegala. Inor ez etxe barik lelopean. Deustuko Erriberako Janari Saskia, Atxuri Harrera, SOS Arrazakeria Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak kolektiboek deitu zuten protestara, aurreko ostegunean Erriberan izan ziren gertakariak salatzeko.

Egun horretan, maiatzaren 25ean, polizia-indarrek hamahiru pertsona migratzaile bota zituzten bizitoki gisara erabiltzen zuten industria-nabetik. Aterperik gabe utzi zituzten eta "gaizkileak balira bezala" jokatu zuten eurekin, osteguneko protesta antolatu zuten kolektiboek salatu dutenez.

Itxura denez, gainera, estatutik kanporatzeko espedienteak ireki zizkieten guztiei. Gaur egun ez daukate paperik, eta egoera araugabean daude.

Hurrengo astean grebara joko dute Gasteizko Michelineko langileek
Lan-itunaren negoziaketan zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamenaren kontra deitu dute grebara: lau urteko epean, %12ko soldata-igoera baino ez du eskaini.