AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Kale Nagusian, larriki zauritu da langile bat

Jasogailu batek burua harrapatu dio beharginari. Aurten, gutxienez 39 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo arratsaldean, lan-istripu larri bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Kale Nagusian: jasogailu batek burua harrapatuta, larriki zauritu zen lanean ari zen behargin bat. 15:30ak aldera eman zuten abisua.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 39 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

"Ez zaie gertatutakoa onartzea beste aukerarik geratu"
Ertzaintzak apirilean zauritu zuen larriki Iker Arana, eta oraintsu sortu dute Justizia Aranarentzat plataforma Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka. Aranarekin hitz egin dugu plataformaren aurkezpenean.