AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.

Etxe-kaleratze bat izan da gaur goizean Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean: bertan izan dira polizia-indarrak eta segizio judiziala, hiru gazte euren etxetik botatzeko. Artekalera bertaratu dira hainbat pertsona goizean goizetik, etxegabetzearen kontra protesta egitera.

AZET Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "tentsio-uneak" izan dira protestan zeudenen eta polizien artean. Udaltzainek atxilo eraman dute sindikatuko kide bat.

Italian, protesta politikoa are gehiago erreprimitzeko erreforma gogor bat ezarriko dute
'DDL 1660' dekretu faxista onartu dute Diputatuen Ganberan. 20 urterainoko kondenak aurreikusten dituzte makroproiektuen kontra, espetxeetan eta pertsona migranteen atxikitze-zentroetan protesta egiteagatik. Propaganda politiko iraultzailea "hitzezko terrorismotzat" jo ahal izango dute aurrenekoz, eta gehiago armatuko dute Polizia.