AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Wisaltex enpresa seinalatu dute, langileak esklabo bihurtzeagatik

Aurreko astean jakinarazi zuten gutxienez sei behargin migratzaile izan dituztela miseriazko baldintzetan Wisaltexen, legez kontra.

Pertsona migratzaileak legez kontra esplotatzen zituen enpresa bat atzeman dute Bilbon (Bizkaia), aurreko astean argitara eman zutenez. Ametzola auzoan dago lantokia, eta gutxienez sei langile izan dituzte esklabotza baldintzetan: asteko egun guztietan lan egitera behartu dituzte, jaiegunik gabe, eta bederatzi orduko lanaldi luzeekin. Hilean, gainera, 200 euroko soldatak baino ez zizkieten ordaintzen.

Wisaltex da enpresaren izena, eta duela gutxi markatu eta seinalatu dute: Wisaltexek esklabo bihurtzen du. Basakeria kapitalistaren aurka, antolakuntza komunista mezua irakur daiteke lantokiaren kanpoaldeko horma batean.

Gasteizko Kirol tabernako lan-jazarpenaren aurrean mobilizatzera deitu du Laneko Autodefentsa Sareak
Langile batek Kirolen jasandako eskubide urraketak eta jazarpena salatu zituen LASek apirilean. Bihar protesta bat izango da Faroloian, 19:00etan.