AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon 100 behargin kaleratzeko asmoari eusten dio Implikak

Implika Hezkuntzako langileek martxoaren 16an ekin zioten greba mugagabeari, enpresak ezarri nahi duen kaleratze kolektiboaren kontra. Oraingoz, Implikak ez du atzera egin.

185 langile kaleratu nahi ditu Implika Hezkuntza taldeak, horietako 100, Bilbon (Bizkaia) dituen zentroetan. Soldatapeko lanari lotutako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituzte Implikaren zentroetan, eta Bilbon jarduten dute langile gehienek; 156ek, hain zuzen ere. Espainiako Estatu osoan, 363 langile ditu kontratatuta enpresak.

Implikak martxan jarri nahi duen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka, martxoaren 16an greba mugagabera jo zuten Bilboko zentroetako beharginek. Ordutik, mobilizazio ugari egin dituzte Bizkaiko hiriburuan, eta kaleratze kolektiboa gera dezala exijitu diote enpresari.

Atzo izan zen enplegu-erregulazioko espedienteari buruzko kontsulta-aldiko laugarren bilera, Bilbon. Horren ostean ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Bilbon 100 behargin kanporatzeko asmoari eusten dio Implikak, nahiz eta ez duen "inoiz frogatu kaleratze kolektiboa egiteko arrazoirik". Enpresako zuzendaritza langileen greba eskubidea urratzen ari dela ere salatu du. Apirilaren 14an izango da kontsulta-aldiko azken bilera.

Venezuelan nortasun zedula ematea lortu du Asier Guridi iheslari politikoak
OƱatiarrak ehundik gora egunez egin du protesta Migrazio eta Atzerritartasun Administrazio Zerbitzuaren aurrean, eta hainbatetan egin ditu gose grebak, nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Atzo jakinarazi zuen lortu duela: martxan dira Guridik nortasun zedula bat izateko tramiteak.