AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, AZETen egoitzari eraso diote

"Stop okupación moruna" idatzi dute Alde Zaharrean dagoen lokaleko kristalean.

Bilboko (Bizkaia) AZET etxebizitza sindikatuak eraso faxista bat jasan du bart. Sindikatuak Alde Zaharrean dauka egoitza, eta "Stop okupación moruna" dioen margoketa bat egin du norbaitek.

"Azkenaldian horrelako diskurtso faxista eta erreakzionarioek gora egin dute auzo herrikoietan", salatu du AZETek: "Horien aurrean, argi daukagu, klase-elkartasuna eta antifaxismoa ehuntzen jarraituko dugu".

EPPK utzi du Orkatz Gallastegi preso politikoak ere
"Oinarrizko koherentzia politiko batek narama pauso hau ematera", jakinarazi du. Arrazoi modura aipatu ditu "Ezker Abertzaleak azken urte hauetan guztietan garatu dituen ildo eta estrategia politikoarekiko desadostasun sakonak" eta, "Ezker Abertzaleak presoen afera bideratzeko ezarritako bide-orria" dela-eta, EPPK-k egindako bidea.