AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon dira Tottenhameko zale sionistak

Bihar jokatuko dute UEFA Europa Leagueko finala San Mamesen. Besteak beste, Yid Army ultra sionistak bertaratu dira Bizkaira.

Bilboko (Bizkaia) San Mames futbol-zelaian izango da UEFA Europa League txapelketako finala, bihar, iluntzeko 21:00etan. Ingalaterrako Tottenhamek eta Manchester Unitedek neurtuko dituzte indarrak, eta bi taldeetako milaka zale Bizkaiara heltzen ari dira pixkanaka.

Tartean dira Tottenhameko Yid Army taldeko ultra sionistak. Samidounek jakinarazi duenez, "Tottenhameko kamisetekin eta bandera israeldarrekin Bilbon ikusiak izan dira" jada. Ohikoa da zale horiek bandera eta aldarri sionistekin ikustea, bai kalean bai harmailetan.

Hori dela eta, sionistei ezetz esan die berriz Palestinarekin Elkartasuna plataformak: "Palestina erabateko suntsipenera kondenatzen ari diren honetan, argi eta garbi diogu: Sionistarik ez. Ez Bilbon, ez inon!".

Atzerritartasun-araudi berria indarrean sartu da Espainiako Estatuan, pertsona migratuengan dituen ondorioei buruzko kritika artean
900.000 lagunen egoera administratiboa erregularizatu nahi dute hiru urtean, eta aldaketak egin dituzte sustraitzeari eta familiak berriz elkartzeari buruzko irizpideetan. Dena den, arautegi berriak kezka sortzen du asilo-eskatzaileengan eta adingabeengan duen eraginagatik.