AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon emakume bat bortxatu dute hainbat gizonek

Drogatu ostean bortxatu zuten Bilboko etxebizitza batean, eta gutxienez lau gizonezkok egin zioten eraso. Emakumeak erasoaren uneko irudiak topatu zituen sakelako telefono batean.

Ostiraletik larunbaterako gauean izan zen erasoa, Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharraren inguruko etxebizitza batean. Emakumeak azaldu duenez, drogatu eta bortxatu egin zuten hainbat gizonek; gutxienez lau izan daitezke bortxatzaileak.

Erasoari buruzko hainbat gauza baino ez zituen oroitzen emakumeak. Zenbait argazki topatu zituen sakelako telefono batean; irudietan bera ageri zen, biluzik, gizonez inguratuta.

Abuztu amaieran beste talde bortxaketa bat izan zen Bizkaian, Plentzian, hain justu. Orduan 17 urteko emakume bat bortxatu zuten hainbat gizonek, hondartza inguruan.

Argitaratu dute Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua
Aurreko astean egitarauaren aurrerapen txiki bat egin ostean, GKSk eta IAk gaur eman dute argitara Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua. Hitzaldi eta mahai-inguruak, erakusketak, musika emanaldiak, herrialde arteko olinpiadak zein kirol ikuskizunak izango dira Altsasun, besteak beste.