AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, emakume bati amoniakoa bota dio bere bikotekideak

Eztabaida bat izan ostean eraso zion emakumeari 30 urteko gizonezkoak, etxebizitza batean.

Abenduaren 24an, 30 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon (Bizkaia), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Goizeko 06:00ak aldera izan zen erasoa, Basurtuko etxebizitza batean: eztabaida bat izan ondoren, gizonezkoak amoniakoa bota zion emakumeari.

Erasoaren ostean etxetik ihes egin zuen emakumeak, eta osasun-langileek artatu zuten. Gizonezkoa Basurtuko etxebizitzan atxilotu zuten.

Eskutik helduta zihoazen bi gizoni eraso zieten Bilbon San Tomas gauean
Beste bi gizon gaztek egin zieten eraso kalean, eta sudurra hautsi zioten bati.