AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, hainbat kale-saltzaile jazarri ditu Poliziak

Saltzen ari ziren materiala lapurtu eta borra-kolpeka eraso diete, udaltzainek eta ertzainek lankidetzan egindako operazio batean.

Atzo, kalean askotariko materiala saltzen jarduten duten hainbat pertsona jazarri zituzten Ertzaintzak eta Bilboko (Bizkaia) Udaltzaingoak. Abandoko Plaza Biribilean izan zen erasoa, arratsaldez: udaltzain ugari bertaratu ziren, eta salgai zeukaten materiala indarrez kendu zieten kale-saltzaileei.

Jazarritako pertsonekin tentsioa sortu zuen Poliziak, eta, orduan, ertzainei hots egin zieten udaltzainek. Bi polizia-indarrek, elkarrekin, kale-saltzaileen kontra jo zuten: inguratu eta borrekin kolpatu zituzten.

Rennesko Defentsa Kolektiboa legez kanpo utzi du Frantziako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak aste honetan eman du errepresioaren kontrako kolektiboa ilegaltzat jotzeko erabakiaren berri. 2016tik, Rennesen errepresio polizialaren eta judizialaren kontra egin du lan Defentsa Kolektiboak.