AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, IAren propagandari eraso diote faxistek

Begoñazpi Ikastolatik gertu markatu dute IAren propaganda: "Putos rojos", "Falange Bilbao", eta abar. Faxismoa borrokatzera deitu du IAk.

Beste eraso faxista baten berri eman dute Euskal Herrian, oraingoan, Bilbon (Bizkaia). Eraso egin diete Ikasle Abertzaleak antolakundeak Begoñazpi Ikastolatik hurbil jarritako hainbat karteli, gainetik sinbolo eta mezu faxista batzuk margotuta: "Putos rojos", "División Bilbao", "Falange Bilbao", eta abar.

IAk pintaketak ezabatu ditu jadanik, eta jakinarazpen argi bat egin du gertatutakoari lotuta: "Ikasle langileok ez diogu biderik utziko faxismoari". Faxismoa borrokatzera deitu du ikasle-antolakundeak, eta, borroka horretan, ikasle langileak lehen lerroan egongo direla dio. Bestalde, urtarrilaren 25erako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatu dituen mobilizazioetara batzeko deia egin du, faxismoaren eta gerraren kontra.

Eraso faxista egin diote Lakaxita Gaztetxeari
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.