AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, kale-saltzaileen kontra oldartu da berriz Polizia

Asteburuan berriz jazarri dituzte hainbat pertsona udaltzainek eta ertzainek, eta lagun bat atxilotu dute. Duela bi aste eskas, kalean materiala saltzen ari ziren pertsonen kontra kargatu zuen Poliziak Abandon.

Bilbon (Bizkaia), Poliziak berriz jo du kalean materiala saltzen ari ziren pertsonen kontra. Joan den larunbatean, Abandon oldartu ziren berriz Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa: hainbat kale-saltzaile jazarri zituzten, eta atxilo eraman zuten pertsona bat.

Bi egun lehenago, aurreko ostegunean, mobilizazio bat izan zen Abandon bertan, Bizkaiko Manteroen Plataformak deituta. Manteroen aurkako jazarpen gehiagorik ez! lelopean egin zuen deialdia plataformak, kale-saltzaileen kontra polizia-indarrek egindako azken erasoak salatzeko.

Duela bi aste eskas, Abandoko Plaza Biribilean egin zuen kale-saltzaileen aurka Poliziak. Salgai zeukaten materiala indarrez kendu zieten udaltzainek eta ertzainek, eta euren kontra kargatu zuten: kale-saltzaileak inguratu zituzten eta borrekin kolpatu zituzten.

🔴 ADI!

Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren polizia operazio berri bat kale saltzaileen aurka Abandon. Kale saltzaileak jazarri eta pertsona bat atxilo eraman dute.

Jazarpen poliziala gelditu!
Erasoen aurrean klase elkartasuna! pic.twitter.com/6S30IavKiD

— Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) April 20, 2024
'Lenin 1924-2024' kongresua egin du ISIk, teoria iraultzailea gaurkotzeko asmoz
Bi egunez izan da kongresua Bilboko Euskaldunan, hainbat helbururekin: Leninen lorpen politikoak aitortzea, bere teoria iraultzailearen gaurkotasuna aldarrikatzea, eta mugimendu komunistaren egungo zereginei buruzko eztabaidari heltzea. Ehunka lagunek hartu dute parte, tartean, nazioarteko hainbat gonbidatuk. Ikusgai daude hitzaldi gehienak.