AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, prostituitzera behartu dituzte bi emakume

Bikote batek iruzur egin ostean, Santutxuko etxebizitza batean prostituzioan jardutera behartu dituzte. Kolonbiakoak dira jatorriz.

Sexu-esplotazioari lotutako beste kasu baten berri eman dute Euskal Herrian. Oraingoan, Bilbon (Bizkaia) izan da: gutxienez bi emakume prostituzioan aritzera behartu dituen bikote bat atxilotu berri dute. Prostituitzera behartzea leporatzen diote atxilotutako andreari, eta "justiziaren lana eragoztea" egozten diote gizonari.

Kolonbiakoak dira esplotazioa jasan duten emakumeak, eta haietako batek azaldu du iruzur egin ziotela proxenetek: legezko lan bat izango zuela hitzemanez, Espainiako Estatura mugitzera bultzatu zuten. Etxeko lanetan eta haurrak zaintzen lan egingo zuela esan zioten arren, gero, lekualdatu zenean, Santutxuko etxebizitza batean bere burua prostituitzera derrigortu zuten. Bertan, egoera berdinean zegoen beste emakume bat, jatorri kolonbiarrekoa hura ere.

Bi emakumeetako batek bere egoera salatu zuenean, gizonezko proxenetak telefonoz hots egin zion, eta mehatxu egin zion salaketa atzera bota zezan. Ez zuen egin.

Hainbat pertsona migratu esplotatu dituen enpresari bat atxilotu dute Idiazabalen
Zuntz optikoa instalatzeko lanetan aritu dira esplotatutako beharginak, LogroƱoko enpresaburu baten iruzurra jasan ostean. Instalazio bakoitzarengatik langileek lortutakoaren %80 baino gehiago bereganatzen zuen.