AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Biziko gutxienez lau kide atxilotu dituzte Donibane Lohitzunen

Gaur goizean Emmanuel Macron Frantziako estatuko presidentearen hainbat argazki kendu dituzte Lapurdin. Bizi mugimenduko lau kideen atxiloketek gertakari horiekin zerikusia izan dezakete, eta baliteke atxilotu gehiago egotea. Macronen argazkien desagerpenaren harira, hamar epaiketa izango dira datozen asteetan. 36 pertsona daude auziperatuta.

Gaur goizean Bizi mugimenduko zenbait kide, lau gutxienez, atxilotuak izan dira Donibane Lohitzunen (Lapurdi). Emmanuel Macron Frantziako estatuko presidentearen hainbat argazki kendu dituzte gaur goizean, eta badirudi gertakari horiekin zerikusia izan dezaketela atxiloketek. Senpereko, Arrangoitzeko, Bidarteko, Donibane Lohitzuneko eta Getariko (Lapurdi) herriko etxeetan izan dira gertakariak. Atxiloketak salatzeko, gaur, asteartea, 18:00etan elkarretaratzea egingo dute Donibane Lohitzuneko komisaldegi aurrean.

36 kideren aurkako hamar epaiketa datozen asteetan

Berriak jaso duenez, Ipar Euskal Herrian duela hiru hilabete inguru hasi ziren Macronen argazkien desagerpenak, esaterako, Uztaritzen, Miarritzen, Maulen eta Donibane Garazin. Miarritzeko herriko etxe aurrean agerraldia ere egin zuten zenbait kidek. Bertan, Macronen argazkiak erakusteaz gain, galdera bat luzatu zuten: "Klima, justizia soziala, non da Macron?". Hala, klima aldaketarekin aurkako ekintza modura definitu zuten argazkien desagerpena, eta gai horren aurrean Frantziako Gobernuak erakutsi duen "erantzunik eza" salatu zuten.

Apirilean deklaratzera deitu zituzten Bizi mugimenduko bost kide, "taldean lapurreta egitea" egotzita. Dena den, ez ziren deklaratzera aurkeztu. Mugimendu altermundistaren arabera, Macronen argazkien desagerpenaren harira, datozen asteetan hamar epaiketa izango dira Frantziako estatuan. 36 pertsona epaituko dituzte. Gaur izan da horietako lehenengoa, Bresse izeneko herrian.


Gorka Fraile preso politikoak gerturatua izateko aurkeztutako helegitea atzera bota du Estrasburgok
Egun Duesoko (Kantabria) espetxean dute atxilo Gorka Fraile. 2017an Badajozko presondegian zela egin zuen Euskal Herrira gerturatzeko eskaria, familiarengandik hurbilago egon ahal izateko. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak eskaria ukatu zuen. Orain, erabakia babestu du Estrasburgoko Auzitegiak, "familia bizitzarako eskubidea bermatuta" duela argudiatuta.