AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaibuseko zenbait ibilgailu boikotatu dituzte berriz Trapagaranen

Atzo greba egin zuten Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Bizkaibuseko beharginek, eta horren ostean agertu dira kalteekin Trapagaranen aparkatuta zeuden hainbat autobus. Abenduaren 21ean joko dute grebara berriz, Enkarterrietako langileekin batera.

Grebara deituta zeuden atzorako, abenduaren 1erako, Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB) eta Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) enpresetako langileak; sindikatuen esanetan, behargin guztiak batu ziren atzoko lanuztera. Soldata-igoerak eskatzen dituzte, eta lanuzte ugari egin dituzte azken asteetan.

Atzoko grebaren ondoren agertu dira kaltetuta Trapagarango (Bizkaia) Aparkabisa gunean zeuden hainbat autobus. Antza, gurpilak zulatu dizkiete zenbait ibilgailuri, eta margoketak egin dituzte kristaletan. Azaro erdialdean ere sabotatu zituzten EMBko hainbat autobus.

Abenduaren 21erako greba deialdi bateratu bat egin dute EMBko, BLBko eta Enkarterrietako Bizkaibuseko beharginek.

Mugimendu Sozialistako bi kidek jasandako jazarpen poliziala salatu dute
"Poliziaren jarraipenak, deiak, mezuak, kolaborazio eskaerak, gezurrak, mehatxuak, xantaiak eta abar" salatu dituzte beste behin ere. Bi militante modu jarraituan jazarriz, Mugimendu Sozialistako militantzia politikoaren inguruko informazioa lortzen saiatu dira kalez jantzitako hainbat polizia.