AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaibusen 80 autokar sabotatu dituzte

Lanuzteak egingo dituzte Ezkerraldeko zein Ekarterrietako (Bizkaia) langileek urtarrilan, otsailan eta martxoan. Ordainsaria handitzea aldarrikatzen dute.

Grebara deitu dute EMB Ezkerraldea-Meatzaldea Bus enpresako langileek, Enkarterrietako Bizkaibuseko langileekin batera. Urtarrilaren 31an, otsailaren 6an, 16an, 22an eta 18an zein martxoaren egun berdinetan egingo dituzte lanuzteak. Osotara, Ezkerraldeko langileek (Bizkaia) 24 orduko lau grebaldi egin dituzte eta, hori ez ezik, 12 lanuzte egin dituzte jada.

Negoziazioak blokeatuta jarraitzen dutela salatu dute eta, testuinguru horretan, Bizkaibuseko 80 autobus sabotatua agertu dira berriro Trapagarango (Bizkaia) Aparkabisan.

Donostiako Onkologikoko garbitzaileek grebara joko dute
Osakidetzak azpikontratatutako langileek urtarrilaren 30ean ekingo diote grebari. Soldata-igoera da garbitzaileen aldarrikapen nagusia, eta kale-garbitzaileen soldataren parekoa izatea exijitzen dute, soldata-arrakalarekin amaitzeko.