AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko Douglas lurrindegietako langileek greba mugagabeari ekin diote

Gaur hasi dute greba Bizkaiko beharginek, eta astelehenean Nafarroako langileak batuko dira. Douglas denden itxieren eta kaleratzeen aurka mobilizatu dira.

Douglas lurrindegien kateak hemeretzi denda ditu Bizkaian eta, antza, 11 ixteko asmoa du. Osotara 132 langilek egiten dute lan Bizkaian, baina lurrin-denda gehiago ditu Hego Euskal Herrian: zazpi Nafarroan, lau Gipuzkoan eta bat Araban.

Hala, Bizkaian ez ezik, Hego Euskal Herrian zehar dendak ixteko asmoa adierazi du enpresak eta, gainera, zuzendaritzak "langileen lan-baldintzak okerragotu nahi" dituela salatu dute beharginek.

Modu horretan, greba mugagabea hasi dute gaur Bizkaiko Douglas enpresako langileek eta, ELA sindikatuaren arabera, Nafarroako langileak batuko dira deialdira datorren astelehenean. Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) bertan behera uztea eskatzen dute, eta Kaleratzerik ez! lelopean mobilizatu dira.

Gutxienez 11 pertsona etxegabetu dituzte Eibarren
Arragueta kaleko 17. eta 19. zenbakietan bizi ziren pertsonak kanporatu dituzte haien etxebizitzetatik. Ez dute bestelako etxebizitza alternatibarik.