AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko Elecnorrek beste bi langile kaleratu ditu

Herenegun mobilizatu ziren enpresako beharginak kaleratzeak salatzeko, hamabost langilek galdu baitute euren lanpostua azken urtean.

Bizkaiko Elecnorrek beste bi langile kaleratu ditu eta, modu horretan, azken urtean hamabost izan dira enpresak kanporatu dituen langileak, salatu dutenez. 700 langile inguruk osatzen dute plantilla Bizkaian.

Sindikatuek enpresako zuzendaritzaren jarrera gaitzetsi dute, euren ustez, enpresaren politika "baldintza prekarioak ezartzea" baita, "etengabeko kaleratze mehatxuetan eta azpikontratetan" oinarrituta, gainera.

Zentzu horretan egin zuten protesta langileek herenegun, maiatzaren 26an, Elecnor despide, discrimina, precariza. Despidorik ez! lelopean. Gertatzen ari denari antolakuntzaz erantzuteko beharra berretsi zuten.

1931n Ategorrietan eraildako zazpi grebalariak omendu dituzte Oarsoaldeko eta Donostiako Kontseilu Sozialistek
Duela 91 urteko maiatzaren 27an, zazpi grebalari erail eta beste 33 zauritu zituen tiroz Guardia Zibilak; bi Kontseilu Sozialistek ekitaldi politiko bat egin zuten atzo sarraskia izan zen lekuan.