AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko gasolindegietako langileek bost eguneko grebara deitu dute

Abenduaren 1etik 5era egingo dute greba, hitzarmen berria adosten ez bada. Inflazio-maila maximoetan den garaian, soldata igotzea da langileen aldarrikapen nagusia.

Bizkaiko gasolindegietako langileek greba egingo dutela adierazi dute, patronalak euren aldarrikapenak onartu ezean. Izan ere, lan-itun berriaren negoziazioak blokeatuta daude, langileen eta enpresen arteko desadostasunak handiak baitira. Hala, beharginek abenduaren 1etik 5era greba egitera deitu zuten joan den asteazkenean, azaroaren 16an.

Patronalaren eta langileen arteko talkaren zio nagusia soldaten igoera da. Ordainsariak Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bezainbeste igotzea da langileen eskaera; izan ere, 2019an aurreko hitzarmena amaitu zen eta, ondorioz, soldata ez da egungo inflazio-maila handietara egokitu.

Sindikatuek, horrela, langileen soldata inflazio-indizeari egokitzea eskatzen dute —%7,3koa izan da inflazioa urrian—. Halaber, sektoreko enpresen "etekin ikaragarriak" seinalatu dituzte.

Mediterraneoan pertsona migratzaileak erreskatatzen dituzten erakundeen kontrako neurriak gogortu nahi ditu Italiak
"Isunak, konfiskatzeak eta kontrol gehiago" ezarriko dizkiete Gobernuz Kanpoko Erakundeei. Italian "lehorreratze selektiboak" baino ez dituzte onartu porturatzeko esperoan zeuden ontziei dagokienez.