AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko metalgintzako enpresen %30ek langile kopurua txikituko dute

Bizkaiko metalgintza sektoreko enpresen %41ek behar baino langile gehiago dituztela adierazi ondoan, %30ek beharginen murrizte bat aurreikusi dute urte honetarako, lan-erregulazio txostenak urte amaierara arte luzatuz.

Koronabirusak utzi dituen ondorioen berri izateko, barne inkesta bat eraman du aurrera Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak. Erantzunetan azaldu dutenez, enpresen artean %41ek uste dute behar baino langile gehiago dituztela soldatapean, eta kaleratzeak aurreikusten dituzte %30ek.

Autogintzaren arloa kolpatuena izan den arren, orokorragoa da joera, enpresen %90 baitaude geldirik edo "atzeraldi ekonomikoan". Egoerari aurre egiteko, Enpresen Federazioak beharrezkotzat jo du lan-erregulazio txostenek oinarri dituzten neurriak abendura arte luzatzea, gutxienez.

Donostiako sorosleek kaleratzeen aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte egunero
Jasandako kaleratzeen aurka eta euren subrogatzearen alde, Donostiako sorosleek kontzentrazioak egingo dituzte egunero, udaletxearen aurrean. Hondartzen kudeaketan aritzen dira Donostiako Udala eta BPXport enpresa, eta hainbat sorosle kanporatu dituzte Zurriola hondartzan.