AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko metalgintzako langileak greban, hirugarren egunez jarraian

50.000 langile baino gehiago daude grebara deituta. Goizeko 07:45ean abiatuta, Bilboko kaleak hartu dituzte grebalariek, manifestazioan. Aurreko bi egunetako jarraipena %85ekoa izan da.

Bizkaiko metalgintzako langileak greba ari dira egiten hirugarren egunez jarraian; sindikatuen arabera, %85eko jarraipena izan du deialdiak atzo eta herenegun. Soldaten eguneraketa, genero berdintasuna eta prekarietatearekin amaitzea eskatzen ari dira beharginak.

Grebalariak 07:45ean atera dira manifestazioan Bilbon, eta FVEM patronalaren egoitzarantz egin dute bidea. Behin manifestazioa amaituta, 11:30ak aldera, elkarretaratzea eta eserialdia egin dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren atarian.

Horretaz gain, barrikada ere egin dute goizean goiz Markina inguruan, errepideak ixteko.

Atzo, asteartea, milaka pertsonak hartu zuten parte Zornotzako eta Erandioko manifestazioetan. Piketeak ere egon ziren hainbat herritan, eta Ertzaintzak gogor egin zuen grebalarien aurka; guztira, 34 lagun identifikatu zituzten.

Mont-de-Marsango espetxera lekualdatu dute Iñaki Reta preso politikoa
Fresnesko espetxetik Mont-de-Marsango kartzelara hurbildu dute Iñaki Reta euskal preso politikoa. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2008an, eta klandestinitatera jo zuen. 2015ean atxilotu zuten berriro, eta preso dute ordutik. Zazpi urteko kartzela zigorra ari da betetzen orain.