AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borroka bat irabazi du Langile Autodefentsa Sarea Bilbok

Apirilean, Bilboko hanburgeseria batean lan-istripua izan zuen langile batek. Ez zuen kontraturik, eta hala, nagusiak ez zuen erantzukizuna bere gain hartu: uko egin zion kalte-ordainak ordaintzeari.

Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak joan den otsailean eman zuen Langile Autodefentsa Sarea Bilboren sorreraren berri. Hasieratik azaldu zuenez, sareak helburutzat du "soldatapeko lanaren esparruan defentsa-mekanismoak garatzea", eta lan-gatazketan esku hartzeari ekin dio jada. Borroka bati ekin zion udaberrian, eta jakinarazi berri du kasua irabazi duela.

Autodefentsa Sareko kideek azaldu dutenez, apiril erdialdean lan-istripua izan zuen behargin batek Bilboko Alde Zaharreko harnburgeseria batean. Babes Ekipamendu Indibidualik ez zeraman une horretan, eta ez zuen aurretiko prestakuntzarik jaso egiten ari zen lanetarako. Horretaz gain, lan-kontraturik gabe ari zen lanean.

Larrialdietara joan zen langilea, baina horren ostean, nagusiak ez zuen lan-istripuaren erantzukizunik hartu bere gain. Orduan jarri zen behargina Langile Autodefentsa Sarea Bilborekin harremanetan, eta borroka-prozesu bat hasi zuten. Nagusiak lan-istripua izan zela onartzea eta langileari kalte-ordainak ordaintzea zen helburu nagusia, eta lortu dute: baldintza horiek onartu ditu azkenean nagusiak.

"Nagusien inpunitateari eta langileon zaurgarritasun egoerari aurre egiteko ezinbestekoa da defentsa bitartekoak garatzea", nabarmendu du Bilboko Kontseilu Sozialistak.


πŸ”΅πŸ”΄LANGILE AUTODEFENTSA SAREA

π—Ÿπ—”π—‘-π—šπ—”π—§π—”π—­π—žπ—” 𝗕𝗔𝗧 π—œπ—₯π—”π—•π—”π—­π—œ π——π—¨π—šπ—¨

Langileon antolakuntza independentearen bidez, Alde Zaharreko hanburgeseria bateko nagusiak langile batek izandako lan-istripu egoera onartzea eta kalte-ordaina bere gain hartzea lortu dugu. pic.twitter.com/5tgvkJJ5gn

β€” Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) July 4, 2022
Poliziak 60 tiro eginda erail du gazte afroamerikar bat Ohion
Trafikoko kontrol batetik ihes egiten saiatu zen 25 urteko gaztea, eta horregatik izan zituen poliziak segika. Bere autotik irten eta korrika hasi zen azkenean, eta balaz josi zuten agenteek.