AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borroka Egunari ekin diote ikasleek

IKAS plataformak deituta, gaurkoa Borroka Eguna da Hego Euskal Herriko ikasleentzat. Hezkuntza zentroetan jasaten dituzten "autoritarismoa" eta "infantilizazioa" jo-puntuan jarrita, goizetik irten dira kalera hainbat txokotan. Eguerdian ere izango dira manifestazioak.

Martxoaren 25a da gaur, Borroka Eguna Hego Euskal Herriko ikasleriarentzat. IKAS (Ikasle Autodefentsa Sarea) plataformak deituta, Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! dinamikan urrats bat egingo dute gaurkoan ikasleek: kalea hartuko dute tokian toki.

Goizean hasi dira ikasleen mobilizazioak, besteak beste, Eibarren (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Hondarribian (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) nahiz Bilbon (Bizkaia) jo dute protestara. Eguerdian ere izango dira manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Laudion (Araba), Beasainen (Gipuzkoa), Basaurin (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia) zein Ondarroan (Bizkaia).

kanpaina, eta ordutik IKASek iazko abenduan jarri zuen martxan Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña!hainbat borroka-prozesu abiatu ditu zenbait ikastetxetan.

Dinamika horretan, hiru aldarrikapen nagusi egin dituzte Ikasle Autodefentsa Sareetako kideek:

  1. Ikasleriak ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia izatea.
  2. Ikasleria subjektu politiko gisa aitortua izatea, horrek dakarren guztiarekin: sindikatzeko eskubidea, hezkuntzaren gaineko erabakiak hartzea, eta abar.
  3. Kontrol sozialerako baliabide errepresibo oro bertan behera geratzea.
Milaka ikasle batu dira IKAS eta IAren mobilizazio deialdietara
'Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña!' aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hamahiru eskualdetan. Gaurko manifestazioek "hezkuntzako egoera tamalgarria salatu eta autoritarismoa ahalbidetzen duen bitarteko ororen deuseztapenean aurrerapausoak emateko" balio izan dutela azaldu du IKASek. Plataformak "indarrez eta determinazioz" jarraituko du ikastetxeetan lan-ildo eta borroka zehatzak jorratzen.