AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borrokan jarraitzen dute ISNNko langileek

Astebete baino gehiago daramate greban beharginek. Jakinarazi dutenez, horren aurrean, ekoizpen-katea urratzeko hautua egin du Volkswagenek; ISNNko langileek egiten dituzten lanak bete gabe ari dira autoak lantokitik ateratzen.

Martxoaren 16an ekin zioten grebari ISNN enpresako langileek. ISN enpresa-taldearen parte da ISNN, eta Volkswagenek dauka azpikontratatuta Landabengo (Nafarroa) plantako ekoizpen-katean. ISNNko 40 langileentzako "lan-hitzarmen duin bat" eskatzeko jo dute grebara, eta besteak beste, soldatak igotzea exijitzen dute.

Hilean 1.000 euro inguruko soldatak dituzte. "Nola liteke Volkswagen makromarkak, urtean milaka milioi euro fakturatzen dituenak, langileen egoera prekarioa ahalbidetzea bere instalazioetan?", salatu dute ISNNko beharginek.

Atzo prentsaurreko bat eskaini zuten, eta azaldu zuten ekoizpen-kateko protokoloak urratzen ari dela Volkswagen, lanuzteen ondorioz. Izan ere, autoak estali gabe ari dira lantegitik ateratzen; hain justu, lan zehatz horretaz arduratzen dira ISNNko langileak.

Gogorarazi zuten, bestalde, greba deialdia luzatzea erabaki dutela. Berez bi astez egin behar zuten greba langileek, martxoaren 31ra arte, baina egun hori iristean, beste bi asteko grebaldi bat hasiko dute.

Protestara deitu du Bilboko IAk, Errekaldeberrin batxilergoa manten dezatela eskatzeko
Ostiral honetan egingo dute elkarretaratzea Bilboko Errekalde auzoan. Errekaldeberrin batxilergo arrunta manten dezatela eskatuko dute, baita ikastetxea baliabidez horni dezatela ere, "Errekalden batxilergoa ikasteko aukera egokia" egon dadin. "Ez da kasualitatea Errekalde bezalako langile auzo batean eta segregazio ekonomikoak kolpatutako Errekaldeberri institutuan hori gertatzea, hezkuntzaren kalitate jaitsieraren eta ikastetxearen bazterketa prozesuaren testuinguruan", salatu du Bilboko IAk.