AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Borrokan jarraitzen dute Nafarroako Anfaseko langileek

Urtebete baino gehiagoren ondoren, akordiorik gabe jarraitzen dute Anfas enpresako itunaren negoziaketetan. Ostiralean egin zuten protesta bat langileek.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonekin aritzen dira lanean Nafarroako Anfas enpresako beharginak. Urtebete baino gehiago daramate enpresako zuzendaritzarekin biltzen, itun kolektiboa berritzeko eta adosteko. Oraindik, baina, ez dago akordiorik mahaian, eta haserre daude langileak: euren lan-baldintzak hobetuko dituen eta erosahalmena bermatuko duen hitzarmen bat nahi dute, eta horren alde borrokan jarraitzen dute, negoziaketari ekin ziotenetik egin duten modura.

Aurreko ostiralean, Anfasek Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan daukan lokal aurrean egin zuten protesta bat langileek. Enpresari exijitu zioten euren lana "aitortzeko", "lan-baldintza duinak ziurtatzeko" eta euren "erosahalmena bermatzeko", "prezioen garestitze" orokorrarekin "bat etorriko" den modu batean.

Langileek salatu dute "soldata prekarioak, kontratu partzialak nahiz neurrigabeko lan-kargak" jasan dituztela azken urteetan. Ohartarazi dute, gainera, euren lanean "oso zorrotzak" direla "arreta-berezitasunak" eta "konplikatuak" direla ordutegiak, besteak beste.

Zizurkilen lan-gatazka bat irabazi du Tolosaldeko Laneko Autodefentsa Sareak
Bi langile ohiri dirua zor zien Zizurkilgo Pasus tabernak. "Antolakuntzari eta elkartasunari esker, bi langileei zor zitzaien diru guztia ordaintzea lortu dugu", azaldu dute Laneko Autodefentsa Sareko kideek.