AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bortxaketa baten berri eman dute Iruñeko sanferminetan

Gainera, beste zazpi sexu-eraso salatu dituzte jaietan zehar.

Uztailaren 6an hasi ziren sanferminak Iruñean (Nafarroa), eta gutxienez bederatzi sexu-erasoren berri eman zuten uztailaren 12ra bitartean, tartean, bortxaketa bat. Ostiral gauean bortxatu zuten emakume bat Iruñeko etxebizitza batean, baina oraingoz ez dute inor atxilotu erasoari lotuta.

El País egunkariaren arabera, gainerako zazpi sexu-erasoak direla-eta, zortzi gizonezko atxilotu dituzte momentuz festak hasi zirenetik. Ukituak izan dira eraso gehienak.

Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aldarrikatu duenez, "ezinbestekoa da indarkeria matxista kasu guztiak desnormalizatzea eta haien aurka borrokatzea".

Beste bi sexu-eraso izan dira Iruñeko sanferminetan azken orduetan
Larunbatera bitartean, bederatzi erasoren berri izan zen jaietan.