AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bost langile zauritu dira Bilboko Portuan, leherketa batean

Zierbenako ASK Chemicals enpresan izan zen leherketa atzo arratsaldean, eta larri ospitaleratu zituzten zaurituetako bi.

Atzo arratsaldean, lan-istripu handi bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Portuan: bost langile zauritu ziren, haietako bi larriki, ASK Chemicals enpresan gertatutako leherketa batean. Erredurak jasan zituzten, eta Gurutzetara (Barakaldo, Bizkaia) eraman zituzten.

Zierbenan (Bizkaia) dago enpresa kimikoa, eta galdaketa-industriako produktuak ekoizten eta banatzen ditu. Eztanda izan zenean, beharginak huste- eta garbiketa-lanak egiten ari ziren silo batean, magnesio-hautsarekin.

Portuko Agintaritzaren arabera, argitu ez dituzten arrazoiak tarteko, astelehenetik astearterako gauean deflagrazio bat jasan zuen aipatutako siloak. Hala ere, edukiontzia berriz manipulatzea erabaki zen atzo arratsaldean, zehaztu ez duten justifikazio batekin, eta orduan gertatu zen bigarren leherketa; kasu horretan, bost langile zaurituz.

Pasaiako arrantza-ontzi bateko hiru langile ikertzen ari dira, matxinatzea egotzita
Ez dute argitu zein baldintzatan dauden protestatu zuten beharginak, jatorri senegaldarrekoak direnak.