AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bost pertsona migratzaile atxilotu ditu Urruñan Frantziako Poliziak

Urruñan zirela atxilotu zituzten bost migratzaileak, inguruko pertsona batek bere furgonetan zeramatzanean; bera ez zuten atxilotu. Erretentzio zentro batera eraman zituzten atxikitako bost lagunak.

Joan den larunbatean, furgoneta bat geratu eta bost pertsona migratzaile atxilotu zituen Urruñan (Lapurdi) Frantziako Poliziak. Herritar batek zeramatzan bere ibilgailuan bost etorkinak, eta bera ez zuten preso hartu. Dozenaka pertsona bertaratu ziren atxiloketa izan zen gunera, gertatutakoa salatzeko asmoz.

Poliziez gain, militarrak ere joan ziren Urruñara, eta "plaza hartu zuten", kazeta.eus atariak azpimarratu bezala. Hendaiako (Lapurdi) erretentzio zentrora eraman zituzten bost atxilotuak, une horretan bertan.

Joan den otsailaren 18an, Etorkizuna laguntza sareko kide bat atxilotu zuten Miarritzen (Lapurdi), hainbat etorkini muga zeharkatzen laguntzen ari zela. Gisa horretako atxiloketak biderkatzen ari direla salatu zuen sareak orduan.

Polonian espetxeratuta jarraitzen du Pablo Gonzalez kazetariak
Errusiako Inteligentzia Departamentu Zentralari informazioa ematea leporatu diote kazetari bizkaitarrari, eta hamar urterainoko kartzela-zigorra ezar diezaiokete, antza. Ukrainako, Poloniako eta Espainiako zerbitzuek hartu dute parte bere atxiloketan.