AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Burdin Hesia'-ren bigarren denboraldia, saioz saio

Denboraldi honetan, hamasei saio ondu ditugu Gedar Telebistan. Hamaika auzi landu ditugu: azken hauteskundeak, faxismoa, askotariko gobernuen erreformak, Ukrainako gerra, Osakidetzako gatazkak... Zenbait elkarrizketak lagundu dituzte saioetako batzuk.

Iazko urrian hasi zen Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren bigarren denboraldia. Beste aldi batez, aktualitatea mahaira atera eta unean uneko berriei eta polemikei heldu diegu programan, bi astean behin. Hainbat eta hainbat solaskidek hartu dute parte Burdin Hesia-ko tertulietan, eta Martin Goitiandiak eta Eli Irazuk egin dituzte aurkezle-lanak. Urritik ekain erdialdera bitartean, hamasei saio eman ditugu argitara bigarren denboraldiaren aterkipean.

Hona hemen bigarren denboraldiko saio guztiak (atzetik aurrera) eta ukitu diren gaiak, eta auzietako hainbat sakontzeko egindako elkarrizketak:

Ekainean, batez beste, %10,3 igo ziren elikagaien prezioak Espainiako Estatuan
Iazko ekaineko prezioekin alderatuta, %45 garestiagoa da azukrea, %20 garestiagoa esnea, %16 garestiagoa txerrikia eta %13 garestiagoak arrautzak nahiz zerealak.