AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Burlatako Gaztetxea eraitsi nahi du udalak

Gaztetxea arriskuan dagoela salatu du Burlatako Gazte Asanbladak, uholdeen ondorioak arintzeko proiektu bat aitzakiatzat hartuta, eraikina eraitsi nahi baitu udalak. Borroka egiteko deia luzatu dute Iruñerriko Gaztetxe horretako kideek.

"Gaztetxearen biziraupena kolokan dago", salatu dute Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) Gaztetxeko kideek, espazioaren seigarren urteurrenaren bueltan. Azaldu dutenez, Burlatako Udalak Nogalera 2025 proiektua jarri nahi du martxan Gaztetxe inguruan, eta, horretarako, eraikina eraitsi nahi du. Antza denez, zonaldeko uholdeen ondorioak arintzea da proiektu horren helburua.

Burlatako Gazte Asanbladako kideen esanetan, Gaztetxearen arrisku-egoera konpontzeko, "gobernu-talde ezberdinekin bildu" dira. Irtenbide errealak bilatzen saiatu dira, baina, nabarmendu dutenez, proposamenei uko egin die udalak, "nahiz eta [Gaztetxea] Burlata eta Iruñerria mailan erreferente kulturala eta politikoa" izan. Zentzu horretan, espazioa eskuratu zutenetik, etengabeko ezegonkortasuna bizi izan dutela seinalatu dute, eta ez dutela inoiz ere epe luzerako bermerik izan.

Udaleko gobernu-taldeak "oztopoak besterik ez" dituela jartzen salatu dute, azpimarratuta bateragarriak direla uholdeen ondorioei aurre egitea eta Gaztetxeak martxan jarraitzea. Nogalera 2025 proiektua "garatze-fasean" dagoela ohartarazi dute, eta, hortaz, oraindik "posible" dela "bertan Gaztetxea mantentzea".

Antolakuntzarako espazioen beharra

Kanpaina bat abiatu du Burlatako Gazte Asanbladak, bertan ere "antolakuntzarako espazioak ezinbestekoak" direla aldarrikatzeko, bai eta borrokatzeko deia zabaltzeko ere. Izan ere, "egindako borrokari esker, geroz eta ekintza eta kolektibo gehiagoren jarduna sostengatzeko" euskarria da Gaztetxea Burlatan. Hala, asanbladako kideek esan dute borrokan jarraituko dutela, eta epe luzerako berme bat exijitu dute Gaztetxearentzat.

Ikur frankista bat behin eta berriz jartzen ari dira Corellan
Ekainaren erdialdean hasi ziren Falangeko ikur handi bat jartzen, familia migrante batek ireki duen denda parean.