AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Burlatako Gaztetxeari eraso diote

Ostiralean, Mugimendu Sozialistaren kontrako margoketaz beteta aurkitu zuten Burlatako Gaztetxea.

Aurreko astean, eraso egin zioten Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) Gaztetxeari. Ostiralean, hilaren 29an, pintaketaz josita topatu zuten Gaztetxearen kanpoko aldea. Argitaratu duten irudian ikus daitekeenez, zehazki, Mugimendu Sozialista jartzen zuten jopuntuan margoketek: "MS charlatanes", "Todo discurso", eta abar irakur daiteke mezu iraingarrietan.

"Argi adierazi nahi dugu ez dugula ez Gaztetxearen ez Mugimendu Sozialistaren aurkako erasorik onartuko", esan dute Gaztetxeko kieek. Horrekin batera, Gazte Topagune Sozialistari EH Bildu-Sortuk jarri nahi dion debekua salatu dute.

Galder Barbado eta Aitor Zelaia espetxeratu dituzte
Larunbatean ezustean azaldu ziren bi gazteak Gobernu Militarraren Gasteizko egoitzan. Ertzaintza bertaratu eta atxilo eraman zituen. Duela bi aste jaso zuten kartzelaratze-agindua, bost urteren ostean.